Skip to content

 

Zure seme-alabei irakurtzen badiezu…

Irakurtzearen onurak
Irakurtzearen onurak

1. Konfiantza handiagoz haziko da bere buruarengan, eta lagunartekoagoa izango da taldeetan. 

Ikerketen arabera, erregulartasunez irakurtzen zaien haurrak konpromezu handiagokoak eta enpatikoagoak dira gizartean, baita, hobeto moldatzen dira gainerako taldekideekin.

2. Hiztegi zabalagoa eskuratuko du.

Azterlan batzuen arabera, hiru urterekin irakurtzen duten familietako haurrek irakurtzen ez duten familietako haurrek baino 20 milioi hitz gehiago entzun dituzte. Hiztegi zabalagoa izateak haurren ahozko adierazpena errazten du.

3. Hobeto joango zaio eskolan.

Eskola hasi aurretik haurrentzako ipuinekin eta kantuekin ohitu diren haurrek aurrera egiten dute eta bertan emaitza hobeak lortzen dituzte irakurri ez zaizkien haurrek baino.

4. Bizitzan abantailarekin abiatuko da.

Ikerketa batzuen arabera, haurrak bere bizitzan izango dituen lorpenak, familiaren egoera sozioekonomikoaren mende baino gehiago, zenbat irakurri izanaren mende daude.

5. Komunikatiboagoa izango da etxean.

Haurrei ozen irakurtzeak familia-loturak sendotzen ditu. Liburu asko irakurtzen dituzten familiek gehiago hitz egiten dute. Ipuinek eguneroko gertaerak eztabaidatzeko aukera ematen dute, eta, aldi berean, bizitzak ematen dituen itzuliak ulertzen eta ebazten laguntzen dute.

6. Heldu aktiboagoa izango da eta helburuak definituta izango ditu.

Heldu aktibo, jakingura eta zentratuenei haurtzaroan ohi baino gehiago irakurri zitzaien; gainera, helduetan liburu gehiago irakurtzen jarraitzen dute. Era berean, beren iritziak errazago adierazteko eta helburuak lortzeko gaitasuna dute.

Irakurtzearen onurak
Irakurtzearen onurak

Ama hizkuntzaren garrantzia

Ama-hizkuntza norberaren emozioen hizkuntza da. Guraso batek haurrari bere ama-hizkuntzan irakurtzen dioenean, haurrarekin lotura estua ezartzen du eta honek bere sentimenduak adierazteko hiztegia eraikitzen du: bere osasun mental eta emozionalaren zati bat.
Irakurtzearen onurak
Irakurtzearen onurak

© Asociación Mestiza 2024